XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) eskubiko eskuko hatzak ezpainetara eraman eta ondoren gorantz altxatzen zenuen besoa agur egiteko.

Behin eta berriz.

Iruditu zitzaidan bizitzak ez zuela merezi.

Ez da hala.

Bizitza da ibai bat, lardaskatuta eta kutsatuta egon arren, ilusio eta amets emaria daraman bitartean, zentzuren bat duena eta inoiz lehortzen ez dena.

Hau ere zugandik ikasi dut.

Gezurra dirudi zenbat gauza ikas daitekeen pertsonengandik.

Askok pentsatuko dute dagokizun zigorra ordaintzen ari zarela, baina maite zaitugunok askatasun haizeak noiz joko zain gaude.